"Espero dot planeta honetako txoko hau gogoratzeak irribarrea eragitea"
Justo eta Nora
AISTA leku paregabean dago, URDAIBAIren bihotz-bihotzean, UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuena bere paisai eta aberastasun naturalagatik. Kokapen ezin hobean dago eskualde hau ezagutzeko; BILBOtik gertu eta BIZKAIko KOSTALDEAtik gertu. GERNIKA herri enblematikoaren irteeran bertan gaude, hara arte ibiltzen joateko beste hurbil, baina handik nahiko urrun landa zabaleko askatasuna, isiltasuna eta bakea sentitzeko. Gure etxeak Berrekondo ibaiaren ertzean dauden Goikoerrotara igotzen diren larre berdeen eta mendi-hegalen ikuspegi panoramiko ederrak ditu, natura basatia. Leku aproposa da eguneroko estresetik ihes egiteko, naturaz gozatzeko eta bizimodu sinpleago batekin eta barrizten gaituen lasaitasun gozo batekin konektatzeko.
Ondo etorri AISTA landetxera!
AISTA, Ajangizko Kanpantxu auzoan dago, Bizkaian, Arestieta Jauregiaren hegoaldeko erdia da, Gandarias-Arestieta familiak XVII. mendean eraikitako barroko estiloko baserria da. Duela gitxi, bere jatorrizko arkitektura errespetatuz, maitasunez eta ilusio handiz barriztatu dabe bere jabeek. Hiru solairuko horma lodiko baserri hau, fatxada nagusia izan ezik veste guztia harlanduz egina da, fatxada nagusia barriz, zurezko eta adreiluzko diseñu konplexu batez sortua da, non lau zutabeen artean lotzen da XVII. mendeko leinu-familia haren armarria daukagu ikusgai oraindik. Gaur egungo jabeen familiak duela bi mende baino gehiago erosi zuen jauregi hau abere eta baliozko beste ondasun batzuen truke. Holan ba, gaur, Justok, Norak eta bien hiru seme-alabek ateak zabaltzen dizkizute.
Lasaiasuna. Natura oparoa.
Landetxea hau ostatu soil bat baino gehiago da, atsedenerako eta deskonexiorako oasia da. Lasaitasunaz gain, sartu bezain laster hautematen den zerbait, jabeek etxeko gela guztietan material naturalak erabiltzeko izan duten grina da, lihoa, kotoia, harria, egurra, burdin forjatua, argizari naturalak eta olioak, baita landare naturalak nonahi. Xarmaz beteriko 5 logela paregabe ditu, danak bainugela propioarekin, baita bi jangela, bi egongela eta sukalde bat bakarrik bezeroen erabilerarako dena. Horrez gain, kanpoan, ondo hornitutako portxe bat eta terraza bat bezeroak gustora egon daitezen.
Bisita-liburua
Marian Duñabeitia2024-05-26Accesos libres de barreras arquitectonicas y la habitación adaptada me ha resultado muy confortable y muy bien decorada.Avelino Urbaneja2024-05-26Me ha encantado el silencio del entorno y lo confortable de la casa.Daniel Faur2024-05-25Muy bien para ir con niños, habitaciones comunicadas. Tranquilo para pasear y andar con bicicleta. Tiene también cocina para clientes, muy equipado. Foarte bine!!Amagoia Elorrieta2024-05-25Oso polita! Nabaritzen da dekoratzaile dela jabie eta artista, berak egin baititu gaiza asko eskuz!Jose Luis Martinez2024-05-25Muy buen sitio para desconectar y descansar rodeado de naturaleza. La habitación (4) muy bonita, amplia y cómoda.